Steven Soderberghek 'Behind the Candelabra' aurkeztu du Cannesen

Hiru hamarkadaz bere izaera ezkutatu zuen kantari homosexual baten rola bete du Michael Douglasek

Agentziak
Cannes
2013ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Michael Douglas hunkituta azaldu zen, atzo, Cannesko zinemaldian Behind the Candelabra filmaren aurkezpenean. Kontatu zuen eztarriko minbizia gainditu arte itxaron zuela zuzendariak (Steven Soderberghek) filma egiteko. Hunkituta azaldu zen Douglas, eta Cannesko ikusleak hunkitzea lortu zuen. Hala haren solasarekin nola filmarekin.

Behind the Candelabra-n homosexuala zela ezkutatu zuen kantari baten istorioa ekarri du Soderberghek. Kantari hark Walter Liberace izena zuen, eta filmean Douglasek antzeztu du. Liberace oso pianista eta, batez ere, showman ezaguna izan zen AEBetan 50eko eta 70eko hamarkaden artean. «Elton John, Lady Gaga eta antzeko estiloa dutenen nolabaiteko aita izan zen», adierazi du Douglasek Liberacez hitz egitean.

Soderberghek eta Douglasek orain dela 13 urte egin zuten lan Traffic filmean, eta, hain zuzen ere, orduan aipatu zion aurreneko aldiz zuzendariak aktoreari Liberaceren historia zinemara eramateko zuen ideia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.