Gernikak etxean hasiko du liga, gaur, eta Hernanik, txapeldunari bisita egiten

17:00etan jokatuko dute biek; Ordiziak eta Getxok bihar jokatuko dituzte lehen jardunaldiko partidak

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Ohorezko Maila gaur hasiko da, eta, beraz, puntako Hego Euskal Herriko lau taldeek asteburu honetan jokatuko dituzte lehen jardunaldiko partidak. Hernanik eta Bizkaia Gernikak gaur bertan ekingo diote ligari, eta oso partida ezberdinak dituzte. Hernanik VRAC iragan sasoiko txapeldunari egingo dio bisita (17:00). Gipuzkoako taldeak bere filosofiari eutsi dio, eta harrobiko jokalariekin bakarrik indartu da. Gernikak, berriz, Santander igo berria hartuko du Urbietan (17:00). Iragan sasoian krisiak gogor jo zuen taldea, baina, hala ere, ondo indartu da sasoi honetarako. Urrunago joan gabe, aste honetan bertan hiru aurrelari fitxatu ditu.

Ampo Ordiziak eta Getxok, aldiz, bihar jokatuko dute. Goierriko taldeak El Salvador hartuko du Altamiran (12:00) eta Getxokoak Atletico Madrilen zelaian jokatuko du (15:00). Ordiziak Superkopa galdu zuen iragan astean, eta gaur hasiera zuzentzeko aukera du. Santos Regilek entrenatzaile postuan zuzenduko duen ligako lehen partida da. Hainbat beteranok taldea utzi dute, eta Ordiziak belaunaldi berriei aukera emateko baliatu du egoera. Getxok, bere aldetik, bi hutsune garrantzitsu ditu biharko partidarako: Mikel Etxeandia eta Iker Lavin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.