Landak dio epaiketetan «hankaz gora» utzi dituztela akusazioak

26/11 eta 35/05 sumarioetako auzipetuen ustez, «eskandalua» litzateke zigor epaia jasotzea

Erredakzioa
Bilbo
2013ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
«Gure aurkako akusazioak urtu egin zaizkie, esku artetik galdu». Horrela laburbildu du Karmelo Landak gazte mugimenduareneta Herriko tabernen sumarioetako auzipetuen aurkako epaiketek orain arte emandakoak. Landaren ustetan, bi epaiketetan «hankaz gora» jarri dituzte euren aurkako akusazioak. «Funtsik gabeko akusazioak dira, zio politikoak eraginda». Azken hilabeteotan Espainiako Auzitegi Nazionalean akusatuen eserlekuetan izan direnen ideiak «kriminalizatu» nahi izan dituztela salatu du, halaber.

26/11 eta 35/02 sumarioetako auzipetuak elkarrekin agertu dira komunikabideen aurrean, euren epaiketen balorazioa egiteko. Landak adierazi duenez, «onartezina» eta «eskandalagarria» litzateke euren aurkako zigor epaiak egotea. Aurkako epai batek gatazka «betikotzea» bilatuko lukeela eta konponbidearen aurkako «erasoa» litzatekeela uste du.

Gazte mugimenduaren aurkako sumarioan auzipetutakoek, berriz, argi adierazi dute epaiketa politikoa egiten ari zaizkiela. Mikel Totorika auzipetuak jakinarazi duenez, hurrengo saioetan ez dute hitzik hartuko auzipetuek, baina euren nahia da azkenengo hitza gatazkaren konponbidearen aldekoa izatea. Datozen asteetan emango dituzte euren asmoen berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.