REALA 2. GRANADA 2

Sufrituz izango da...

Realak anbizioa erakutsi du hasieratik eta aurkaria baino gehiago izan da, baina aukera asko huts egin ditu eta garesti ordaindu duGranadak 93. minutuan sarturiko golak izoztuta utzi ditu Anoetako harmailak

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Golak: 1-0: Agirretxek (9. min.); 1-1: El Arabik (15. min.); 2-1: Agirretxek (45. min.); 2-2: Reciok (93. min). Epailea: Estrada Fernandez. Txartel horiak: Realeko Gonzalez eta Griezmanni; eta Granadako El Arabi, Buonanotte, Nolito eta Siqueirari. Bestelakoak: 21.718 ikusle inguru Anoeta estadioan. Realaren belar hockey taldeak ohorezko sakea egin zuen, eta hasi aurretik minutu bateko isilunea egon zen Jose Mari Castiviaren omenez.

Inork ez zuen esan erraza izango zenik. Txapeldunen Ligarako sufritu gabe sailkatu nahi duen realzaleak utz dezala abonua Anoetako bulegoetan. Atzo Reala askoz gehiago izan zen, eta goitik behera agindu zuen partidan. Irabaztea merezi izan zuen, askogatik, baita gol gehiago sartzea ere. Baina ez zuen asmatu, eta Agirretxeren bi golak ez ziren aski izan. Patua krudela izan zen, eta Granadak bigarren zatiko luzapenean, gaizki defendaturiko jokaldi batean, ohostu zuen zuen merezi gabeko puntua. Txuri-urdinakm halere, Txapeldunen Ligako postuetara itzuli dira eta hiru etapako jazarpen lasterketahasiko du Valentziarekin.

Montanier ausarta izan zen, eta erasorako hamaikakoa atera zuen. Bergara zen euskarri bakarra, eta aurretik Prieto, Castro, Vela, Griezmann eta aurrean Agirretxe. Dena aurrera begira. Egurra. Asmoa garbia zen, eta ideia horrekin hasi ze. Lehen zatian gehiago izan zen Reala, eta baloia hartu zuen. Hasi eta berehala lortu zuen saria, pozoituriko Castroren falta jaurtiketa bati esker. Agirretxek, jokoz kanpoan egon ondoren, baloia buruko ileekin sareetara laztandu zuen (9. min.).

Nahi zuen tokian zuen partida Realak. Granadak gola behar zuen, eta horretarako presioa alboratu eta zuloak utzi beharko zituen. Erasora jo zuen, eta zorte askorekin lortu zuen kontra eraso batean. Brahimik borrokaturiko baloia Torjek area ertzetik jaurti zuen IƱigo Martinezen gorputzera. Aldaratzea loteria zen, eta El Arabiri tokatu zitzaion (15. min.). Partida berriz hasi zen, eta Reala aurrekora itzuli zen.

Gidoia garbi zegoen, eta etxekoak askotan iritsi ziren area ertzera. Urruneko jaurtiketen bitartez iritsi zen arriskua, gehienak Griezmannenak. Aldaratzeei esker zortzi korner eragin zituen, eta bat ere ez baliatu. Halere, bigarren gola jokaldi landu batean iritsi zen. Castrok eskuin hegaletik ezkerrera ondo gurutzatu zuen, Velak kontrolatu eta erdiratu zezan. Area erdian Agirretxe agertu zen, bularrez, baloia sareetara bidaltzeko (45. min). Sasoiko hamahirugarren gola izan zen aurrelariarentzat. Merezitako saria zen eta Anoetak txaloka agurtu zituen jokalariak atsedenaldian.

Emaitza alde izanda ere Realak horzka jarraitu zuen bigarren zatian. Baloiarekin gutxiago sufritzen da, eta hirugarrenaren bila joan zen. Granadak, aldiz,ondo ensaiaturiko geldikako jokaldiekin bakarrik sortu zuen arriskua. Txuri-urdinek, aldiz, jokoa zuten, eta aukerak. Agirretxek hiru hogei minututan, eta garbienean zutoinera bidali zuen Castroren pase luzea kontrolatu ondoren (55. min). Erdilari uruguaitarra sasoi puntu bikainean dago.

Azken minutuetan Realak sufritu egin zuen, hein handi batean bere aukerak ez zituelako baliatu. Velak zutoinera bidali zuen baloia (75. min), eta ez zuen zaleen sufrikarioa apaldu. Dena galduta,Granadakizua barreiatu zuen,eta azken minutuan sartu zuen gola. Ordura arte Bravok meritu handiko geldiketak egin zituen baina azkena joan zen sareetara (93. min). Baloi luzea Arandak eroso kontrolatu zuen Reciok gola sar zezan. Anoeta hozkailu bilakatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.