Kantonamendu berrien mapa aurkezteko unea gibelatu du Frantziak

«Arrazoi juridiko» batzuk direla eta, ez dute kantonamenduen mapa berria azaroaren 15ean aurkeztuko Pauen

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2013ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Nafarroa Behereko Amikuze eta Iholdi-Oztibarre Biarnoko Nabarrengose eta Salbaterra Bearnori lotu behar lituzkeen kantonamenduen mapa berriaren aurkezpena atzeratzen ari da. «Arrazoi juridiko» batzuk direla eta, prefetak ez die azaroaren 15ean emanen egitasmoaren berri kontseilari nagusiei. Hori jakinarazi zuen atzo Georges Labazee Kontseilu Nagusiko presidenteak (PS).

Nahiz eta esku artean behar lukeen ukan, Pirinio Atlantikoetako prefetak ez du oraindik Ministerioaren dekretua jaso. Labazeek zehaztu duenez, egitasmoa oraindik Frantziako Barne Ministerioan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.