Albistea entzun

Sanferminologoa

Fosil bidezko festaren datazioa

Jendetza pasatzen da Iruñetik sanferminetan, eta haietako bakoitzak arrastoa uzten du hiriko geruza geologikoetan. Hiriak ere markatzen ditu haiek, ordea.
Giza zientzia bat da geologia ere sanferminetan.
Giza zientzia bat da geologia ere sanferminetan. LANDER F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS

Iñigo Astiz -

2011ko uztailak 10

Lurrikara bat dira sanferminak Iruñearentzat, eta hiriko kaleen lur geruzetan ere igartzen da hori. Festaren datazio zehatza egin liteke Alde Zaharreko edozein karrikatan egunez egun metatzen diren sedimentuak aztertuta. Hemen neurketak: uztailaren 6ko euforia sumatzen da, adibidez, Jarauta kaleko geruzarik zaharrenetan. Itsaskorrenetan eta lurretik gertuen direnetan. Xanpaina eta gosaritako urdaiazpiko, arrautza eta xingar hondarrak. Lehen kapa hori da solidoena, eta likidoak dira nagusi haren gainekoetan. Jakina denez, hiru faseak pasatzen baititu gizakiak sanferminetan: solidoa, lehen egunetan; likidoa, guztietan; eta gaseosoa, bosgarren festa egunetik aurrera (Altuna, H., 2000).

Uztailaren 7ko geruza dator gero. Santo Domingoko aldapan, esaterako, korrikalarien urteko lehen izerdia, eta zezen izutuen ahoko aparra. 8koa, besteak baino sendoagoa festa egitera etorri den jendetzaren ondorioz. Eta 9koa dago, azkenik. Guztietan sendoena, eta, beraz, baita informaziorik gehien duena ere. Baita fosil gehien utzi duena ere —ikus argazkia—.

Ez dira horiek, ordea, ikerketa geologiko hauen ondorio deigarrienak. Iraultzailea da aurkikuntza: ibili dabilen hiria da Iruñea sanferminetan. Oinazpietan darama jendeak itsatsita, eta batetik bestera doa. Googlemapsek sekula irudikatu ahal izango ez duen modu batean ari da mugitzen. Bisitariek ematen duten urrats bakoitzean. Geokinesia deitzen diote adituek fenomeno horri (Oiz, J., 1991; Tubia, I., 1990). Zaildu egiten die horrek ikerketa sanferminologoei, noski, baina ezinbestekoa da azterketa parametro zientifikoekin egitea, eta mugimendu tektoniko horiek ere kontuan hartzekoak dira. Zehatz jokatuz, ezina da, adibidez, Estafeta kaleko geruzei buruz hitz egitea, korrikalariei buruz hitz egin gabe. Ezinezkoa da Nafarreriaz aritzea, bertako parrandazaleen urratsak aipatu gabe. Non zangoa, han hiria.

Jendearekin batera doan hiria

Ezegonkorra da Iruñea festetan. Errekarrien gisakoa: bidaiaria eta, batez ere, irristakorra. Goroldiorik gabea. Urduritu egiten ditu horrek kartografo ofizialak. Iruñearen kokapen geografiko zehatza nahi izaten baitute. Geruza geologikoen argazki ordenatua. Hiria sekula mugituko ez balitz bezala, fosilizatuta nahi dute. Baina sanferminologo orok badaki jendearekin batera doala hiria sanferminetan, eta erredukzionista dela Iruñeari festetan kokapen zehatz bat eman nahi izatea. Harresituta nahi dute pseudo-zientzialari horiek hiria. Baina, sakonean, haiek ere badakite egia: Iruñerrian beste dago Iruñea sanferminzaleen oinetako zabor geruzetan. Eta ederragoak al dira, bada, harriak (hiriak) harresian? Zientifikoagoak ez, behintzat, lurrikararen ondoren hasten baita ikerketa geologikoa. Eta hemen handia da ikara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Olatu sinkronizatua

Berria

Bi urte barru Europako kultur hiribirua izateko bidean, bosgarren Olatu Talka lehertu da asteburu honetan Donostian, 250etik gora proposamen sinkronizatu eskainita parte hartu nahi duen orori. Sormena, kirola argazkian, Easo igeriketa taldeko kideen atzoko erakustaldia, aldarrikapena eta elkartasuna nahastu dira egitarauan. Donostiatik kanpo ere zabaldu da aurten eskaintza, gainera.

Alarmak piztuta

Berria

Nafarroan, berezko arraza batzuk galzorian

60 urteko gaztea

Berria

Fender Stratocaster gitarra elektrikoa, 1954tik doinuka

Hemen da Olentzero

Berria

Gaur kalez kale eta etxez etxe ibiliko da, haurren begiradapean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.