K2000ko langileak lanuzteak egiten ari dira, enplegu dosierraren aurka

K2000 ekoizpen etxeko langileek lan uztea egin zuten atzo Galdakaon, enpresako egoitzaren aurrean. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Hamabost langileri eragingo dio K2000-Mediapro enpresak aurkeztu nahi duen enplegua erregulatzeko dosierrak. Ekoizpen etxeko langile batzordea eta zuzendaritza negoziatzen ari dira azkeneko egunetan, baina ez dira ados jarri. Hori dela eta, langileak lanuzteak egiten ari dira. Aurreko astean hamabost minutukoak izan ziren lanuzteak. Atzotik, berriz, ordubetekoak dira. Atzoko lan uztearen ondorioz, ETB1eko Arratsaldero magazina behar baino hogei minutu geroago hasi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.