Ertzeko notak

2013ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Fikziozko zein pertsonaia izan nahiko zenuke? Sherlock Holmes.

Libururen bateko esaldi bat buruz gogoratzen al duzu? Paul Austerren Trilogía de Nueva York-ekoa: «Bere paseorik onenetan inon ere ez zegoela sentitzea lortzen zuen».

Etsai handienari ere gomendatuko ez zeniokeen liburua? La quinta montaña, Paulo Coelhorena.

Zein idazle ezagutuko zenuke gustura? Paul Auster.

Eta nork emango lizuke beldurra? Emily Dickinsonek.

Liburu bat irakurri duzun tokirik arraroena? Uste dut inoiz ez dudala leku arraro batean irakurri.

Bueltatu ez dizuten libururen bat ba al duzu gogoan?Los timadores.

Liburuak utzi ala oparitu? Utzi, baina badu bere arriskua.

Irakurtzeak pertsona hobeak egiten al gaitu? Dudak dauzkat, baina baietz esango nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.