Ertzeko notak

2013ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Fikziozko zein pertsonaia izan nahiko zenuke? Miss Marple.

Libururen bateko esaldi bat buruz? Castanedaren liburu batekoa: «Zu ez al zara haserretzen, Juan Jauna? Esaten dudanak garrantzirik ez duela dakidanetik, inoiz ez naiz haserretzen».

Etsai handienari ere gomendatuko ez zeniokeen liburua? Haiek egin dezatela aukera.

Zein idazle ezagutuko zenuke gustura? Mitomanoak ezin ditut jasan.

Eta nork emango lizuke beldurra? Edgar Allan Poek.

Liburu bat irakurri duzun tokirik arraroena? Umeari titia ematen.

Bueltatu ez dizuten libururen bat ba al duzu gogoan? Ez. Asko utzi ditut, eta asko ez dizkidate bueltatu. Inori ez diot libururik eskatu. Beti itzuli ditut; igual baten bat ahaztuko nuen.

Liburuak utzi ala oparitu? Erosi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.