Kritika. Opera

Biktimen garrasia

2014ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
'El juez'

Bakarlariak: Josep Carreras, Jose Luis Sola, Sabina Puertolas. Zuzendariak: David Gimenez eta Emilio Sagi. Orkestra: BIOS.Lekua: Arriaga antzokia. Bilbo. Eguna: apirilaren 26a.

Ez da ohikoa opera baten erabateko estreinaldia izatea, are gutxiago, horrelakorik Bilboko Arriaga antzokian ikustea. Ohikoagoa da, agian, tragedia-musikala erabiltzea salaketa soziala egiteko. Aldiz, inor ez da ausartu goi-musikagintzan frankismoaren krimenak salatzera. Hauxe da, gure ustez, El juez (Epailea) dramak, hots, gerraosteko ume lapurtuen tragediak,izan duen meriturik handiena. Eta horri gaineratzen badiogu Josep Carrerasen berragertzea, opera moduko batean arrakasta bermatutadago. Gutxienez, horrela ulertu zuen publikoak bost minutuko txalotze luzearen bitartez. Baina, gauza bat da salaketa soziala egitea eta bestea, artegintzaren lengoaia eta maila egokia erabiltzea horretarako. Esaterako, Kristian Kolonovitxen musika,Broadwayko musikalaren eta zinemarako musikaren artean, Italiako verismoaren eta Pucciniren zipriztinekin garatzen da. Arazoa ez da drama musikal bat idaztea, alderdi batetik erakargarria delako behintzat. Arazoa da bete-betean asmatzen ez denean, gehiegizko melodraman erortzean. Angelika Messner libreto-egileak balentria izan dutragedia salatzeko gordin. Baina ez horrenbeste erantzukizunak partekatzeko: izan ere, ume lapurreten ardura ez zen bakarrik Elizarena izan, gobernu-politika batena baizik.

Emilio Sagiren eszenaratzea egokia eta sinplea izan da: burdinazko hesi batean sartu ditu pertsonaia guztiak arimaren ziega batean bizi zirelakoan edo adierazteko: komentuaren klaustroa, epaile salduaren etxea, ume lapurtuen senideak eta muturreko eskuindarren joan-etorriak.

Carreras, adinagatik eta gaixotasunagatik, ez da ezagutu genuen tenorra. Berarentzat egin duten rola ahotsaren erdian mugitzen da, fraseatze eta errezitatu egokiak egiten ditu, indarra du haize-boladetan,eta ahalegin handia egiten du duina izateko.Sabina Puertolas sopranoak ahots agudo eta garbia zabaldu zuen ondo abestuz. Beste horrenbeste Jose Luis Sola tenorrak. Gustatu zitzaigun Carlo Combararen ahotsa tinbrosoa, indartsua, kalitatezkoa, gaiztoaren rolean. Beste horrenbeste Ana Ibarraren ahots zabala nahizItziar Undakoaren gurguiluak. Beste aldetik, David Gimenez zuzendariak gainditu egin zituen partiturak duen perpetuum mobile, abeslarien ariosoak eta BIOS orkestrak egin behar zituen irten-sarrera konplikatuak. Rossini abesbatzako kideek egoki abestu eta samurra izan zenKantika umeen koruak egin zuen grabazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.