Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Iragarkia

2013ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Que viva el amor!» esanaz amaitu nuen joan den asteko Maratila eta oihu berak emango dio hasiera gaurkoari. Izan ere, orain pare bat aste Gipuzkoako Hitza-n agertutako iragarki batek zeharo hunkitu ninduen, eta halaxe jarraitzen dut.

South Central DJ-ak ikusten ezagutu zintuen. Ez dakigu zein urtetan jaio zinen, baina bai azaroan jaio zinela, 22an hain zuzen ere. Atxagaz eta Sarrionandiaz hitz egin omen zenuten. Eta adi: Bergararaino joango litzateke zure bila baldin eta bilaketa nondik hasi baleki.

Gora maitasuna!

Aitor dut inbidia sentitu nuela iragarkia irakurtzean. Ezin kexatu bizitzak emandako maitasunaz, baina zer nahi duzue nik esatea, egunkarian horrelako mezu bat zuretzat propio idatzi dutela sentitzeak sekulakoa izan behar du.

Agian istorio honen protagonistei darien gaztetasunak erein zuen inbidiaren hazia niregan. Edo agian iragarkia jartzeko beste ausardia bildu izanak. Zeinek daki, agian biak batera.

Alabaina, inbidia bainoago poza sentitu nuen. Poza iragarkia gurean agertu zelako, Gipuzkoako Hitza-n. Objektiboki, egileak bazituen beste aukera batzuk —Gipuzkoan ale gehien saltzen duen egunkaria, kasurako—, baina Hitza aukeratu zuen.

Kuantitatiboki, jende kopuru txikiago batek irakurri du bere deia.

Niri, ordea, guztiz logikoa iruditu zait erabakia, txalotzeko modukoa.

Azken batean, euskaraz sortutako maitasuna euskaraz bilatu nahi izatea baita logikoena.

Zorte on!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.