Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Justua

2013ko urriaren 24a
00:00
Entzun
(BERRIAko ikerketa sailak Espainiako Justizia Ministerioko bi funtzionario ertaini grabatutako telefono elkarrizketa)

…ba, zer nahi duk nik esatea, Jorge, ez diat oso ondo ulertzen… Justua da ala ez da justua?

Alberto, mesedez…

Justua duk…

Justuen artean justuena.

Eta orduan zergatik askatu dugu terrorista hori?

Estrasburgoko auzitegiko epaileek zuzengabea dela ebatzi dutelako.

Beraz, zuzengabea duk…

Ez, Alberto, Estrasburgoko epaileek legearen interpretazio okerra egin ditek. Gurea duk interpretazio zuzena.

Beraz, interpretazio zuzena gurea duk, eta ez Estrasburgoko epaileena.

Bai horixe! Eta interpretazio zuzena, hain zuzen ere, zuzena duk gurea delako. Eta gurea denez, justua duk. Ulertzen?

Ez, egia esan behar badiat, ez diat ikusten zuzena eta justuaren arteko lotura.

Joder, Alberto… hi ez haiz ETAkoa izango, ezta?

Ez, noski!

Ziur? Eta Estrasburgokoa?

Ez.

Ba argi ibili, ze hau ulertzen ez duena, bietako bat, edo ETAkoa edo Estrasburgokoa…

Ezetz, ba, ni Zamorakoa nauk.

Gainera, ze demontre!, kontua askoz errazago duk. Terroristek behin zigorra bete ostean, nola lortu, ze tresna erabili kartzelan usteltzen jarraitzeko, ein? Nola luzatu ad eternum gure zigor politika, ein?

Parot doktrina?

Horixe bera, hain justu. Horixe zuan, justu, guk behar genuena…

Justu hori…

Ikusten? Lehen ere esan diat justua zela…

Horrela interpretatuta, bai…

(Erredakzioan itzulita)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.