Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Zur eta lur

2013ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Gure alaba Enarak harriturik nauka. Gehienetan —ia beti-— bere galderak eta erantzunak zortzi urteko haur arrunt bati dagozkionak dira eta, noski, horrek izugarri lasaitzen nau. Garaian garaikoa izan ohi da onena, eta aurrerago iritsiko zaio, iritsiko zaionez, kezkatzen hasteko adina.

Alabaina, noiz edo noiz, Enararen arrazoibideek zur eta lur uzten naute.

Berriki, bere ikastolako ikaskide baten izeba kartzelatik atera da Parotdoktrinaren indargabetzeari esker. Kartzelan hogeitaka urte pasatu eta gero, aspaldi behar zuen aske, baina Espainiako justizia bananeroak kartzela-zigorra bost urtez luzatu zion.

Enarak esan bezala, propina

Pentsatzekoa denez, luze gabe iritsi zen gaia jolastokira, eta berria kontatu zidanean, ikaskidearen izeba ea zergatik egon ote zen kartzelan galdetu nion Enarari. Ez omen zekien.

—Baina hik zer uste dun?

—Uste dut manifestazio batera joan zela, poliziek harrapatu zutela eta kartzelara eraman zutela.

Beraz, ikaskidearen izebak hogeitaka urte pasa ditu kartzelan manifestazio batera joateagatik. Enara, esan gabe doa, oker zegoen, benetako arrazoiak bestelakoak baitira.

Oker zegoen bai, baina bere irudizko munduan edozein huskeria izan daiteke kartzelara joateko nahiko motibo.

Eta nire galdera da: zein unetan izan du Enarak Espainiako justiziaren funtzionamenduaren berri?

Are: nola izan dezake Enarak etorkizuna horren zehatz ikusteko gaitasuna? Nola?

Zur eta lur, benetan…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.