Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Terrorista

2013ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
(BERRIAko ikerketa sailak Espainiako Barne Ministerioaren bi funtzionariori grabatutako telefono elkarrizketa)

—Dolores, konpondu al dun arazoa?

—Bai, Jorge, azkenean konbentzitu diagu, ederki kostata, hori bai.

—Ah bai?

—Hasieran ez zian ulertzen. «Tira, Mariano —esan zioagu—kontua erreza da: mundu guztia han egongo da eta zuk ere han egon behar duzu». Eta Marianok ezetz, ez zela joango.

—Zer esan du, ba?

— «Lehen terrorista zen, ezta? Ba, kartzelan hogeitaka urte pasa eta gero terrorista izaten jarraituko du, ezta? Hori mundu guztiak daki», erantzun ziguk. Eta bera ez zela joango terrorista baten hiletara, biktimak iraintzea litzatekeela…

—Horrela ikusita, ez zaion arrazoirik falta…

—Bai, baina hau ez duk gure terrorista izan, ezpada haien terrorista… alde ederra gero!

—Hori ere egia dun, Dolores.

—Ba ez pentsa amore berehala eman duenik. Berean jarraitu dik, AVTkoei galdetu behar ziela, ez zitzaiola normala iruditzen metamorfosi hori… Imajina ezak, halako batean esan dik Parot doktrinarekin terrorista izaten jarraituko lukeela… Negarrez hasi ez denean...

—Baina joango da, ezta?

—Bai, joango duk. Munduko futbol txapelketa bertan irabazi genuela esan diodanean berehala alaitu zaiok kopeta…

—Bejondeinala, Dolores!

—Ez zekiat ba… Susmoa diat estadiora iritsi eta futbolari buruzko zerbait aipatuko duela, eta hori, hileta batean, ez lukek oso egokia…

—Ez dinat uste…

(erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.