Albistea entzun

Haur eta gazte literatura. 'GERRAK EZ DU IZENIK'

Izenik gabe, itzalak sortzen dira

Imanol Mercero -

2014ko apirilak 20

Idazlea: Leire Bilbao.

Ilustratzailea: Maite Mutuberria.

Argitaletxea: Pamiela.

Euskarazko album ilustratuei urtero banatzen zaien Etxepare sariaren zazpigarrena Leire Bilbao (Ondarroa, Bizkaia, 1978) idazleak eta Maite Mutuberria (Eltzaburu, Nafarroa, 1985) ilustratzaileak eskuratu zuten, Durangoko bonbardaketari buruzko obra urragarri honekin.

Dituen 36 orrialdeetan, Gerra eta gerrak eragiten duen saminaz hitz egiten zaigu, bai narrazio lehor eta hainbatetan sinboliko den testuarekin, bai garaiko argazkiez baliatzen den ordenagailu bidezko ilustrazioarekin ere.

Kontakizuna 1937ko martxoan gertatzen da, eta bonbardaketaren aurreko egunak eta bonbardaketa eguna bera hartzen ditu, fokua herritar zibilengan jarrita, neskato baten bizipenen bidez.

Idatzizko elementu guztiak, izenburutik hasi (Gerrak ez du izenik) eta narrazioaren muineraino, protagonistaren amamaren ahotik irtendako «izenak izana dakar» esaeraren hausnarketatik eratortzen dira. Amonaren baieztapena gerrak sortzen dituen kalamitateei aurre egiteko bitarteko gisara aurkezten da, zeren eta «Tristura ez badugu izendatzen, ez gara triste egongo...», edota «Gosea ez badugu izendatzen, ez dugu goserik izango, inurri tropel bat baino ez, dantzan, gure sabelean». Agian, horixe da protagonista mutututa ibiltzearen arrazoia, aspaldiko hilabeteetan ez baitu hitzik esan; agian, horregatik, Durangoko herritarrak mututuz joango dira gerrak aurrera egin ahala... Baina, azkenerako aitortuko zaigu ezarritako hitzak ezin direla ezabatu: «Beldurra, samina, gerra... ikusten hasi da. Gris eta gordin. Amamak esan bezala, izenak izana ekarri du Mirentxuren begietara».

Mirentxurekin egindako hautuaren aurka, ematen du anonimotasunak indarra emango liokeela testuak aldarrikatzen duen mezuari, bereziki gerra-xedea herritar zibila denean, Durangokoan izan zen bezala.

Hausnarketa horren aldeko da, nire ustez, ilustratzaileak Gerediaga elkarteari esker eskuratutako argazkiekin garatu duen lana. Azalak berak —zazpi haur anonimoren argazkia— erakusten digu jendarte anonimoaren irudiaren beharra gerrak esan nahi duen hilketa kolektiboaren ideia azaltzeko. Berdin gertatzen da 12-13. orrialdeetako argazkiarekin: dozena bat lagun gerritik behera, erdigune baten inguruan. Horra herritarrak euren plazan, horra biktimak.

Are gordinagoa da ankerkeria airez hartutako argazkietan. Hor jada ez dago ñabardurarako tartetik, helduak zein gazteak, titikoak zein agureak, teilatupe horietan dagoen edonor da gerra-xede.

Argazki horiekin batera, marraztuta ageri dira protagonista, Mirentxu, haren amama eta ama. Haiekin, haur-marrazkitxo batzuk, eta mordoxka bat inurri, kilker eta intsektu, belar sorta batzuk, eta arbolaren bat... Haizea, giro itogarri honetan.

Orain arte esandakoak agerian uzten du haurrentzako izendatutako literaturak dituen mugak. Nekez eskain liteke album hau haur bati, duen adina duela, heldu baten bitartekaritza lanik gabe.

Obra honen gaiak eta zehaztasun historikoaren beharrak ohiko parametroetatik irtenarazten du. Gure erabakia da euren ondoan jartzea, baina ez ezazue haurra gerraren aurrean bakarrik utzi, arren.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jon Ander Urresti aktorea, sormen bekaren saria heltzen. ©Marisol Ramirez / Foku

Jon Ander Urresti aktorearen 'Eucalyptus' proiektuak irabazi du sormen beka

Andoni Imaz

Eukaliptotik abiatuta, «lurren eta bizitzen kudeaketari» buruzko lan bat sortuko du Urrestik, antzerkia eta dantza uztartuz. Beka 15.000 eurokoa da, eta datorren urteko azokan aurkeztu beharko du emaitza.

Gaztetxo talde bat, atzo goizean, Durangoko Azokako ateak irekitzeko zain. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Galdera olde bat ateei bultzaka

Andoni Imaz

Ehunka gazte izan dira Durangoko Azokako Ikasle Goizean, eta haiek ekarri dituzte azokaren itzulerako lehen pilaketak. Kontzertuetan eta tailerretan ere parte hartu dute gazteek
Ikasleak, atzo, Landako gunean. ©Marisol Ramirez / Foku
Aurten, 248 erakusmahai jarri dituzte guztira Landako gunean, eta 930 nobedade daude bertan salgai. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eta azkenik argia?

Itziar Ugarte Irizar-Iñigo Astiz

Itxaropentsu daude liburu eta disko saltzaileak aurtengo Durangoko Azokak har dezakeen itxurarekin. Azken bi urteak gorabeheratsuak izan direla diote, eta izan da 2020. eta 2021. urteak «hekatonbetzat» jo dituenik ere

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...