Kunsthal museoko koadro lapurreten epaiketa bertan behera utzi dute

Ebasketaren ustezko egile batek fidantzapean aske uzteko eskatu izanak atzerarazi du epaiketa

Agentziak
Bukarest
2013ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Rotterdamgo (Alemania) Kunsthal museoan 2012an izandako zazpi margolanen lapurretan zerikusia dutelakoan epaitutako sei errumaniarren aurkako epaiketa irailaren 10era arte atzeratuko da, ganberako presidenteak jakinarazi duenez. Ustezko susmagarri batek fidantzapean aske uzteko esaktu izanak atzerarazi du epaia.

Lapurreta 2012ko urriaren 16an gertatu zen. Hiru minutuan 50-100 euroko zazpi margolan lapurtu zituzten —tartean, Picasso bat, Matisse bat eta bi Monet—. Hasieran, koadroak erre egin zituela aitortu zuen lapurretaren ustezko buruaren amak bere semea babesteko, baina gerora ukatu egin zuen halakorik egin izana.Artelanak suntsitu zireneko frogarik ezean, oraindik osorik daudela pentsatu behar dela adierazi dute defentsaren abokatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.