Kronologia

2013ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
• 1918ko uztailak 18: Rolihlahla Mandela Mvezo herrixkan jaio zen, Ekialdeko Lurmutur probintzian.

• 1937: Fort Beauforteko Wesleyan unibertsitatean ikasten hasi zen. Handik hiru urtera, bota egin zuten ikasle protesta batean parte hartzeagatik.

• 1941: Hitzartutako ezkontza batetik ihesi, Johannesburgora heldu zen. Unibertsitateko ikasketei heldu zien berriz: hasitakoak amaitu eta Zuzenbidean matrikulatu zen.

• 1944: ANCko Gazte Ligaren sorrreran parte hartu zuen.

• 1948: Alderdi Nazionala agintera iritsi zen, eta Apartheid politika jarri zuen indarrean.

• 1951: ANCren Gazte Ligako presidente izendatu zuten.

• 1952: Desobedientzia kanpainaren erdian atxilotu eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu zuten, Komunismoa Ezabatzeko Legea haustea leporatuta.

• 1952: ANCko lehen presidenteorde izendatu zuten.

• 1952: Oliver Tambo kidearekin, beltzentzako Hego Afrikako lehen abokatu enpresa zabaldu zuen.

• 1956: Beste 155 ekintzailerekin batera, traizioagatik epaitu zuten. Bost urteko epaiketaren ostean, kargurik gabe aske utzi zituzten guztiak.

• 1960: Sharpevilleko manifestazio batean, 70 protestari beltz hil zituen Poliziak. Sarraskiaren osteko protesten ondorioz, larrialdi egoera ezarri zuen gobernuak. Milaka pertsona atxilotu zituzten, tartean Mandela. Apirilaren 8an, ANC debekatu zuten.

• 1961: Umkhonto we Sizwe (MK) talde armatua sortzearekin batera, Mandelak klandestinitatera jo zuen.

• 1962ko abuztuak 5: KzaZulu-Natal herrian atxilotu eta bost urteko espetxe zigorrera kondenatu zuten, probokazioagatik.

• 1963ko urria - 1964ko ekaina: Rivoniako epaiketan, sabotajea egotzi zieten Mandelari eta beste bederatzi kideri. Zazpi bizi osoko espetxe zigorrera kondenatu zituzten Robben irlako espetxean; tartean, Mandela.

• 1976: Sowetoko matxinada. Manifestari beltzen eta Poliziaren arteko istiluetan, 600 pertsona baino gehiago hil ziren.

• 1984-1989: Townshipeko errebolta. Gobernuak larrialdi egoera deitu zuen.

• 1988ko abenduak 7: Tuberkulosia diagnostikatu eta gero, Paarleko Victor Verster espetxera eraman zuten Mandela. Hamalau hilabetez eduki zuten han etxola batean.

• 1989: Frederik De Klerk presidente izendatu zuten. Hainbat arlotan arrazaren araberako segregazioa bertan behera utzi zuen, eta ANCko zenbait kide aske gelditu ziren. De Klerk Mandelarekin bildu zen espetxean.

• 1990ko otsailak 2: ANCren gaineko debekua bertan behera utzi zuen gobernuak. Handik bederatzi egunera, aske gelditu zen Mandela.

• 1991: Alderdien arteko elkarrizketak hasi ziren. Apartheideko azken legeak indargabe gelditu ziren, eta baita nazioarteko zigorrak ere.

• 1993ko abenduak 10: Bakearen Nobel Saria jaso zuten Mandelak eta De Klerkek.

• 1994ko maiatza: Lehenengoz, arrazaren arabera bereizi gabeko hauteskundeak egin zituzten Hegoafrikan. ANCk irabazi zituen, eta Mandela presidente izendatu zuten.

• 1999: Agintaldi bat presidentetzan bete ostean, kargua utzi zuen.

• 2004: Bizitza publikotik erretiratzeko erabakia jakinarazi zuen.

• 2010ko uztaila: Aurrez abisu eman gabe, agerraldia egin zuen Soweton, Futboleko Munduko Koparen finalean.

• 2012ko abendua: bi urtean hirugarren aldiz ospitaleratu zuten, biriketako gaitzak jota. Hirugarren aldia izan zen egonaldi luzeena: bi aste igaro zituen erietxean.

• 2013ko ekainaren 8a: Pretoriako erietxe batera eraman zuten, biriketako gaitzak okerrera egin zuelako.

• 2013ko abenduaren 5a: Hilabetez egoera kritikoan egon ondoren, hil egin zen Mandela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.