Komunikazioa

EITBnet sozietatearentzat, 120.000 euroko kapital handitzea

Jaurlaritzak onartu du dekretua eta EITBri baimena ematen dio kapital zabalkuntzan parte hartzeko

Donostia
2013ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak 120.000 euroko kapital zabalkuntza onartu du EITBnet sozietate anonimo publikoarentzat. Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari baimena ematen dio kapital zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hamar euroren balioa duten 12.000 akzio berri jaulkiz egingo da. EITBk zabalkuntzaren %100ean parte hartuko du. Horrela, erakunde publikoak 961.910 euroko parte hartzea izango du: hamar euroren balioa duten 96.191 akziotan banatuta. EITBnet konpainiak 2012ko azaroaren 14an egindako ezohiko batzar batean hartu zuen kapital soziala 120.000 euro handitzeko erabakia. EITBnet sozietatearen akziodun bakarra EITB da; horrenbestez, sozietate horretan bazkide izateari dagozkion eskubideez baliatuko da akzio berriak eskuratzeari buruzko erabakia hartzeko.

Euskadiko Ondareari buruzko Legeak ezartzen du enpresa ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko aurretiaz Jaurlaritzaren baimena beharko dela. Hala, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, gobernu kontseiluak urte amaieran aztertu eta onartu zuen dekretua. Iragan ostegunean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ordutik, indarrean da.

EITBk 2003an jarri zuen martxan EITBnet erakundea, Interneterako, sakelako telefonoetarako eta telebista digitalerako edukiak sortzeko asmoz. Sozietateko estatutuen arabera, helburua da «komunikazio eta zerbitzu berriak martxan jarri eta mantentzea, bestelako gune teknologikoekin elkarlanean aritzea eta, ikus-entzunezkoen sektorearen garapena sustatzeko akordio estrategikoetan parte hartzea».

2009. urteaz geroztik, Edurne Ormazabal da EITBren Interneteko guneko zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.