Ia 12 milioi euro ordaindu dute 'Txillidari omenaldia' bildumagatik
Grupo Orvasco enpresaren Txillidari omenaldia bilduma osatzen duten 45 obrak 10,16 milioi libera esterlinan (11,94 milioi euro) saldu dizkio hainbat erosleri, enkantean, Christie's etxeak. Kopuru horren zati handi bat —zehazki, 4,8 milioi euro — Txillidaren beraren Argiaren bila IV eskulturaren erosketari dagokio. Eskultura horren salmentak iritsitako kopuruak eragin du Christie's enkante etxearen aurreikuspenak nabarmen gaindituak izatea. Txillidaren lan batzuekin batera, mundu osoko hainbat artistak haren omenez egindako lanek osatzen dute bilduma. Zorrei aurre egiteko saldu behar izan du Grupo Orvasco enpresak.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.