APLIKAZIOAK
• Xuxen. Zuzentzaile ortografikoa mugarri izan zen IXA taldearen historian. 20 urte daramatza merkatuan. Programa eta aplikazio askotan erabili izan da, oinarriak ezarri baitzituen. Hasieran, UZEI eta Hizkiarekin garatu zen; gero, IXAkoek sortutako Eleka enpresaren bitartez.
• Matxin. Software libreko itzultzaile automatikoa da. Gaztelera-euskarazko bertsioa baldin badago ere, laster euskara-ingelesa ere egongo da. Elhuyarrekin elkarlanean ateratakoa.
• Bertsorobot. Andoni Egaña bertsolariarekin lehiatu zelako egin zen ezagun. Adimen artifizialeko lehen esperientzia da robot bertsolaria.
TRESNAK
• Arikturri. Euskara ikasteko ariketen sortzaile automatikoa da, Berbatek proiektuan, Elhuyar Fundazioak eta IXA eta Aholab ikerketa taldeek aurrera eramana; tresna hau erabiliz aplikazio bat sortu zuten, hizkuntza-irakaskuntzara tutoretza pertsonal informatiko bat sortuz.
• Eustagger: Euskarako etiketatzailea, testuen prozesaketan ezinbesteko tresna, hainbat aplikaziotan erabilia, itzulpengintzarako edota bilaketetarako besteak beste.
BALIABIDEAK
• EDBL. Euskararen lema, deklinabide, aditz jokatu eta esaldi egin funtzeskoenak gordetzen dituen datu-base lexiko erraldoia. Euskaltzaindiaren azken erabakiekin eguneratzen da, eta tresna eta aplikazio guztietan erabiltzen da.
• EuskalWordNet: Hitzen adierak lantzen dituen datu-base semantikoa da (sinonimoak, hiponimoak...). Adierak, Wordnet datu-base eleaniztunarekin lotuta dagoenez, euskara beste hizkuntzekin lotzeko gaitasuna du.
• EPEC korpusa: euskarazko testu bilduma etiketatua. Hizkuntzalarien lanari esker, testu orokorrak etiketatu dira morfologikoki, sintaktikoki eta semantikoki. Tresna guztietan ikasketa automatikoa integratu ahal izatea ahalbidetzen duen erreferentzia da.
IXA taldearen hainbat produktu