Puntuak, giroa bezain bero

Ikusmin eta itxaropen handiko lehen itzuliko azken finalaurrekoan, giroa eta puntuak bero izan ziren

Beñat Zamalloa Akizu.
Murgia
2013ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Fredi Paiak lehertu zuen gehienetan lehen itzuliko azken finalaurrekoaren plaza, igandean, Murgian. Plaza berotzeaz gainera, epaileak berotzea ere lortu zuen, eta plaza ez ezik puntuak ere pilatu zituen defendatzen duen estilo «dramatiko festiboan»» kantatuta. Bosgarrena izan zen Paia, eta datorren itzulirako sailkatu zen. Giroa ez ezik,, puntuazioa ere beroa izan zen.

Xabier Silveira izan zen bere estilotik gutxien erakutsi ahal izan zuena. Deseroso sumatzen zen oholtzan, zortziko handian txukun hasi zen arren. Kartzelan ere eman zuen beretik, punturik bildu ez arren. Lehergarrienetakoa aurreikusten zen, baina ez zuen nahi bezainbatean lehertu, eta puntuak ere ez zituen aurrera egiteko beste lortu.

Sustrai Colinak irabazi zuen saioa, eta puntuetan urrun gabe sailkatu ziren osteko hirurak ere. Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre. Ofizioetan kantatu zuten beroen, noiz edo noiz behera ere egin arren. Kartzelan, berriz, guztiek egin zuten behera. «Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira» zuten gaia, baina ez zuten egoerak kokatzen asmatu. Silveirak, Paiak eta Agirrek aukeratu zuten, gaiak eskatu bezala, gonbidatu batetik gorako kontakizuna.

Bigarren itzuliko finalaurrekoak jokatuko dira datozen bi asteburuetan. Beñat Lizasok, Odei Barrosok, Xabier Silveirak, Jon Maiak, Nerea Elustondok eta Amaia Agirrekez dute lehen itzulitik aurrera egingo. Bi itzulietan puntu gehien biltzen dituzten zazpi bertsolariek kantatuko dute finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.