Kronologia

2014ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
2011-06-28. Donostia hautatu zuten 2016ko Europako kultur hiriburu izateko.

2012-01-26. Donostia 2016 Fundazioa eratu zuten. Ordura arte hautagaitzaren kudeatzaile izandako Eva Salaberriak hartu zuen zuzendari postua.

2012-05-08. Ainara Martin Donostia 2016ko zuzendari artistikoaren dimisioa. «Arrazoi pertsonalak» aipatu zituen.

2012-05-10. Onarpen ofiziala. Europako Batasuneko Kultura ministroen Kontseiluak Donostiaren izendapena berretsi zuen.

2012-05-11. Olatu Talka jaialdia Donostian eta hainbat herritan.

2012-05-15. Aurrekontu murrizketa. 89 milioitik 72 milioira jaitsi zuten 2020ra arteko sarrera aurreikuspena .

2012-07-06. Fernando Bernues izendatu zuten proiektuko zuzendari artistiko.

2013-03-21. Espero zena baino ia bi milioi gutxiagoko aurrekontua. Hitzartutakoa baino %77 txikiagoa izan zen Eusko Jaurlaritzak bideratutako dirua. Guztira, 3,5 milioi euroko aurrekontua izan zuten urte horretarako.

2013-06-21. Eva Salaberriak Donostia 2016ko zuzendaritza utzi zuen. Bestalde, 2020ra arteko aurrekontua 72 milioitik 62 milioira murriztu zuten.

2013-07-5. Polemika piztu zuen Abc egunkariak. Itziar Nogeras Elhuyar fundazioko zuzendari zenak lankideei Donostia 2016ko zuzendari izango zela azaltzen zien mezu elektronikoa filtratu zuen. Artean lehiaketa publikoa egin gabe zegoen.

2013-07-24. Lehiaketa egin, eta Itziar Nogeras izendatu zuten Donostia 2016ko zuzendari. LKS enpresak 18 pertsonaren artean proposatu zuen Nogeras posturako. Fundazioak gehiengoz onartu zuen proposamena.

2013-07-30. Itziar Nogeras Donostia 2016ko bulegoko zuzendari izendatzeko prozesua «garbia» izan zela azaldu zuen Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak prentsaren aurrean.

2013-08-25. Donostia bisitatu zuen Europako Kultur Hiriburutzaren epaimahaiak hainbat kezka agertu zituen, El Diario Vasco egunkariak filtratutakoaren arabera.

2013-08-31. Donostia 2016ren kultur arduradunek babes osoa azaldu zioten proiektuari, inongo esku sartze politikorik egon ez zela esanez.

2013-09-16. Itziar Nogeras zuzendariaren aurkezpen ofiziala. Hautaketa prozesua gardena izan zela defendatu, eta izendapenak «erabateko adostasuna» izan zuela adierazi zuen.

2013-12-12. Fernando Bernuesek utzi egin zuen zuzendaritza artistikoa. Bestalde, Espainiako Kultura Ministerioa ere Fundazioaren parte gisa onartu zuten 1,1 milioi euroko ekarpena egingo zuela kontuan hartuta. 2014ko aurrekontua ere onartu zen: 6.855.298 eurokoa.

2014-03-06. Igor Otxoa Donostia 2016ko proiektuen zuzendariak kargua utzi zuen .

2014-04-01. Itziar Nogerasek dimisioa aurkeztuko zuela esan zion fundazioari. Jarraitzeko eskatu zioten.

2014-04-02. Itziar Nogerasen dimisioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.