Pertsonaia. Anette Schavan

Kopia batek kargugabetuta

Maite Alustiza.
2013ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
«Alemaniako historian izandako Hezkuntza eta Zientzia ministro prestigiodunena» da Annette Schavan. Hala dio Angel Merkel Alemaniako kantzillerrak, CDUko alderdikide eta haren gertukoak. Dusseldorfeko Unibertsitateak plagioagatik haren doktore tesia baliorik gabe utzi ondoren ere «erabateko konfiantza» agertu dio. Haren lana «bikaina» dela ziurtatu du, baina hutsegiteek normalean ondorioak izaten dituzte.

«Kolpe gogorra» jaso du Schavanek, berak aitortu duenez. Kopiatu izana, berriz, ez du aitortu orain arte: «Bidegabea eta legez kontrakoa da». Unibertsitatearen erabakia, ordea, irmoa da: duela 33 urte egindako lanean berea ez zen testu bat «aldez aurretik pentsatuta» jarri zuela ebatzi du. Dimisioa «erakundeari kalterik ez egiteko» eman du Schavanek; tesiaren izenburuak harengan eraginik izan ote du? Pertsona eta kontzientzia du izena. «Prestigiodunena» izatearekin batera, kargu horretan denbora gehien eman duena ere bada: ia bi legealdi oso.

Plagioak zalaparta sortu du herrialdean, baita mugetatik kanpo ere, baina alemaniarrentzat ez da zerbait berria. Karl Theodor zu Guttenberg Defentsa ministroak 2011ko martxoan eman zuen dimisioa, doktore tesian plagioa egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.