Komunikazioa

'Berriketan.info' sare sozialak mila erabiltzailetik gora ditu jadanik

Euskarazko sare soziala 2010ean jarri zuen martxan BERRIA Taldeak, eta aukera ugari eskaintzen ditu
<em>Berriketan.info</em> atariaren azala.
Berriketan.info atariaren azala. BERRIA

Ainhoa Arano -

2012ko irailak 28

Sare sozialen gorakada agerikoa da, eta euskal komunitatearen artean ere arrakasta handia izan dute; besteak beste, komunitateari etengabeko harremanak izateko aukera eskaintzen diotelako.

Berriketan.info horren adibide da, BERRIA taldeak sortutako euskarazko sare soziala hazten ari da egunero eta jadanik mila erabiltzailetik gora ditu —1.034, hain zuzen—. Euskara hizkuntza modernoa dela frogatu du atariak; gizartearen aldaketetara azkar moldatzen dena. Euskararen normalizazio prozesua bultzatzeaz gain, proiektuak irakurleekin elkarreragina izatea lortu du, hots, irakurlea informazioaren parte bilakatzea eta, Interneteko atariaren bidez, bere proposamenak eta berriak zabaltzea.

Aukera ugari eskaintzen ditu Berriketan.info sare sozialak: besteak beste, Twitter eta Facebookekin lot daiteke. Iruzkinak egiteaz gain, mezuetan argazkiak eta bideo loturak txerta daitezke, Youtube eta Vimeo bidez. Gainera, gaurkotasunari loturiko gai zehatzez hitz egiteko atal bereziak ditu azalean. Orain, hiru gai berezi daude zabalik: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Donostiako Zinemaldia eta Katalunia. Bestalde, parte hartzea bultzatzeko asmoz, Berria.info eta Hitza.info webguneetako albiste guztietan iruzkinak egin daitezke sare sozialaren bidez. Android sistema duten sakelakoetarako bertsio bat ere deskarga daiteke Playmarket bidez. Appleren dendan ere aurki izanen da aplikazioa eskuragarri.

Euskarazko berrien topagune

Orain bi urte, 2010eko azaroaren 4an jarri zuen martxan BERRIA Taldeak sare soziala, euskarazko informazioaren eta albisteen topagune eta eztabaidagune izateko asmoz. Ordutik, komunitate irekia izan da; hau da, hedabideko kazetariez gain, interesa duen edozeinek parte hartu ahal dezake, baita beste komunikabideetako kazetariek ere. Parte hartzeko, http://.berriketan.info helbidean izena eman behar da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga Osasun sailburua, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Iñaki Berraondo Osasun sailburuordea atzoko bileran, Gasteizen. ©EUSKO JAURLARITZA / EFE

Murga: «Bigarren olatua da»

Olatz Esteban Ezkati

Positiboen gorakada nabarmena izan da Hego Euskal Herrian: 419 kasu atzeman dituzte azken orduetan, atzo baino 108 gehiago. Fernando Simonek ukatu egin du bigarren olaturik dagoela

 ©BERRIA

«Azala maizago garbitu behar da, eta krema suabeak erabili»

Olatz Esteban Ezkati

Hiru aste igaro dira maskaren erabilera derrigorrezkoa ezarri zutenetik Hego Euskal Herrian. Egunerokoaren parte bilakatu da dagoeneko, baina babesgarri dena kaltegarri ere izan daiteke azalarentzat.

Bastidan, mahats bilketa, 2018an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Araban ere PCRak egingo dizkiete sasoikako langileei

Berria

Arabako Errioxan mahats bilketan 2.500 eta 3.000 langile artean ibiltzea espero da, eta Jaurlaritzak baieztatu du aukera hori aztertzen ari direla. Nafarroak sasoikako langileei eginiko lehen proben emaitzak jaso ditu: denek negatibo eman dute.

Azkaineko (lapurdi) eskolako sartzea, itxialdiaren ondotik. ©Guillaume Fauveau

Bidarteko udalekua itxi dute langile batek positibo eman duela eta

Oihana Teyseyre Koskarat

31 haur izan dira kontaktu zuzenean. Udalekua hetsirik egonen da bi egunez gutxienez. Maskara derrigortu dute Bidarten, Ezpeletan, Getarian (Lapurdi) eta Donibane Garazin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna