Soslaia. Andoni Perez Cuadrado

Elizari eta aberriari lotuta

edurne begiristain
2012ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eliza eta aberria. Bi hitz horiek ederki definitzen dute Andoni Perez Cuadradoren ibilbidea (Gasteiz, 1926). Eliza: Arabako Gazteria Katolikoaren lehendakariorde izan zen, eta konpromisoaren sinonimo ditu eliza eta ebanjelioa. Aberria: 1936ko gerra ostean abertzaletasunak Araban izan zuen historiaren lekuko bizia da. 1956tik 1961era EAJk Araban izan zuen militante bakarrenetakoa izan zen, buru denak atxiloturik zeudenean.

Inoren aurrean ez dela makurtu dio, ez bada jainkoaren aurrean. Horren ondorioz, atxilotua izan zen hamalau aldiz, eta hiru urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen. Bere bizitzan izandako gorabehera profesional eta pertsonalek ez diote sekula umore ona kendu, ezta Meliton Manzanas Irungo komisarioak torturatu zuenean ere.

EAko militantea da haustura gertatu zenetik, eta Euskaria Fundazioko kide ere bada. Autodeterminazioaren Biltzarrean aritu zenean, burujabetzaren aldeko desobedientzia bultzatu zuen, Bruselako Legebiltzarreko diputatu batzuei espainiar nazionaltasunari uko egiten ziola publiko adieraziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.