Goirizelaiaren ustez, murrizketek «oso ondorio larriak» ekarriko dituzte

Iñaki Goirizelaia, EHUko errektorea, atzo, legebiltzarrean. RAUL BOGAJO / ARP.
Erredakzioa
Gasteiz
2014ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Iñaki Goirizelaia EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak agerraldia egin zuen atzo Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta ohartarazi zuen «oso ondorio larriak» ekarriko dituztela unibertsitateko finantzabidean eta inbertsioetan egindako murrizketek. Jakinarazi zuenez, bi urte hauetan 90 milioi euro txikiagotu da Eusko Jaurlaritzak emandako diru saila. Nabarmendu zuen zentroetako aurrekontua %43 murriztu dela, eta departamentuena, %42; campusetako lan txikiagoetarako diru saila %76 murriztu da;eta laborategien tresneriarena, %30. Kexu azaldu da, Medikuntza eta Odontologia fakultate berria eraikitzeari uko egin behar izan zaiolako. «Etorkizunerako apustu bat zen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.