Angel Erro.
JIRA

Distopia

2018ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Michael Hanekek telesail bat, etorkizun distopiko batean girotutakoa, zuzenduko du, hainbat zinemagileren bideari eta errealitateari berari jarraikiz. «Ez dago oraingoa baino garai egokiagorik egitasmo honetarako», adierazi du ekoizleak, argitu gabe telesail baterako edo errealitate distopiko bat pantailaratzeko ari den.

Inguruari begiak ñarrotuta begiratu besterik ez da egin behar erantzuna topatzeko: EAEn gehien ikusten den telebistak filtratu duenez, Carles Puigdemontek, behin etete klausula ordainduta, «procès» delakoa amaitutakotzat eman du eta bere jarraitzaileei eskainitako agur bertsoan ondarruera erabili izanak ezustean piztu ditu sumindurarik suharrenak. Batuaren koloreak sentitzen ez dituelako (saldutako halakoa), Euskaltzaindiak Madrilgo Justiziaren Ministerioari eskatu dio malguago jokatzeko eta haren ponte izena bi generoentzat onargarria izateko; horretarako espresuki enkargatutako txosten baten bitartez. Baina Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegazioak berehala helegitea jarri dio, ildo horretan zuzendutako edozein ikerketa gelditzeko eskatuz. Badaezpada Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du (atzoko) super ilargi urdinaren lau minutu, plagioagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.