Angel Erro.
JIRA

Eraikin sinplea

2018ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Eduki nahiko nuke Rafael Moneoren adina edo jakinduria praktikoa erran ahal izateko, aurrekoan Acantiladok argitaratu dion liburuaren aurkezpenean erran duen bezala, Bilboko Guggenheim Museoa berez eraikin sinple bat dela, Kordobako Meskitak duen konplexutasunera iristen ez dena, zeina, berez, ni bezalako gizon gazteegi edo arkitekturan ez aski trebatuaren pertzepzioaren kontra doan.

Ez dakit oso ongi zergatik, baina tuterarra zuzen dagoela pentsatzeko bulkada sentitzen dut, beste edozeinengan susmatuko nukeen liburua erraz promozionatzeko boutade-a delako alarma piztu gabe (beharbada ni naizen baino zaharrago eta adituagoa izan beharra dago jakiteko aditu zaharrek ere zentzugabekeriak esaten dituztela).

Alde batetik, aitortzen dut betidanik ikusi ditugun eraikinak (eta bestelako elementuak) naturaltzat hartzeko tranpan eror gaitezkeela, eta hortik errazak direla edo konplexutasunik gabeak pentsatzera ez dago tarte handirik. Bestetik, Frank Gehryren eraikina sinple baina «erakuskeria formal handikoa» («de gran despliegue formal» jatorrizkoan) dela esatean, nik gertuago ezagutzen eta jarraitzen ditudan arloetan irudikagarria eta askotan egiaztagarria den fenomeno bat identifikatzen dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.