Angel Erro.
JIRA

Zaharkidetza

2018ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Azkenean bazkaria izan dut institutu garaiko ikaskide ohiekin. Gehien-gehienak ez ditut hogeita bi urteotan ikusi. Izuari eta nagiari jakin-mina nagusitu zaie. Zientzialari gogoari jarraituz, hona ekarriko ditut bertan ikusitakoaz atera ditudan ondorioak.

Giza espeziearen biziraupena eta belaunaldi ordezkapena ziurtatuta daude, taldearen jaiotza tasari erreparatuta. Horren susmoa banuen, Hitzordurako Whatsappeko taldean, bakoitzaren profil pertsonalean, askok seme-alaben irudiak baitzituzten, ahal izan dudan guztietan itsustu diedan ohitura. Honekin zeharka lotuta: heterosexualitatearen iraunkortasun eta nagusigo kezkagarria, urteekin larriagotuko balitz legez. Nerabezaroan anbiguotasuna sumatu uste izan nuen kasu guztietan alde berberara makurtu da balantza, erakuskeriaz makurtu ere.

Aurreko puntuarekin kontraesanean zertan erori gabe, egiaztatu dut maitasunak hogei urteko tartea jasan dezakeela, ia puntu berberean berrar daitezkeela maiteminak eta baita solas hutsalak ere. Baina gehien inpaktatu nauena da gure pertzepzioak nola egiten dion ez ikusia urteen lan suntsitzaileari, guztiok berdin-berdin gaudela aitortu baitiogu elkarri, orduan bezalakoxe, eta ni behintzat egiatia nintzen, edo zaharkidetzak itsutua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.