Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gixon-erdiarena

2017ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Fillon hautagai frantsesa, bere burua zuritzen: nire jokabidea ez da etikoa izan, baina bai legezkoa. Bera lasai geratuko zen, baina sutu nintzen ni, sutu zitzaidan hatsa. Gixon-erdi horrek Frantzia gobernatu nahi du? Gixon-merdi horrek triku-larruzkoa du lotsa etazerri-zerdaz estalia mingaina? Gixon-edo horrek ez daki gizalegea zer den? Lasaitzeko eskatu zidaten ondotik. Bale, baina gixon-hurren horrekerantsi ez zuen ba frantziarrek aurrerapen handia egin zutela etika gaiei buruzko zorroztasunean? A ze putakeria Fillonentzat!

Gizalegea aipatzen, denok dakigu gutxi-asko zertaz ari garen, bat samar gatoz gizarteak bere buruari mendez mende eta bizipenez bizipen ezarritako jokabide-arauen begirunea dela gizalegea. Baina idatzi gabeko adostasun bat da, balio juridikorik ez duena. Hala ere, legearen gainetik gizalegea lehenetsi zuelako gogoratzen dugu Antigona. Eta berebiziko estimutan dauzkagu bata zein bestea, Antigona eta gizalegea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.