Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Iritzia Epailearena

Publizitatea

Iritzia

JIRA

Epailearena

 

2017-07-15 / Angel Erro

Baltasar Garzonen artikulua irakurri dut nik ere, non defendatzen baitu Altsasuko istiluari terrorismo hitza eta hari lotutako zigorrak aplikatzea gehiegikeria dela, baina areago defendatzen du bere burua edo, hobeki esan, bere epaile ondarea. Gerta daiteke ondorioekin ados egon, hara iristeko emandako urratsekin konforme egon gabe. Pozgarria da Garzonek horrelakoak esatea (jende gehiena ondorioekin baino ez baita geldituko) atxilotuei lagungarri gerta dakiekeen neurrian. Norengandik datorren aintzat hartuta, gainera, balio erantsia du. Dena ETA dela finkatu duen ideologoak berak esaten badu hemen bere doktrina ez dela egokia, kasu egin beharko zaio, epaile, epaile ohi eta politikarien endredozko telesailean Garzonen itzala zein den hemendik asmatzen ez dudan arren.

Irakurri aurretik, bitartean eta ondoren galdera bat nagusitu zait. Zein izan ote den Baltasar Garzonen motibazioa delako artikulua idazteko? Gazte horiekin egiten ari den bidegabekeria ezin sofrituak eraman du luma hartu edo Word piztera? Edo, aurreko paragrafoan aurreiritziak esanarazi didan moduan, berak muntatutako aldamio juridikoa, luzatzearen luzatzez, desprestigiatuta geldi dadineko aukera gero eta handiagoa? Berdin du.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak