Angel Erro.
JIRA

65 liburu

2018ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Korrika egitera atera, eta bi poltsa handi bete libururekin itzuli da goizean Carlos, kalean aurkituta, papera birziklatzeko edukiontzien ondoan, ongi jakin arren etxean apenas dugula liburu gehiagorako tokirik. Negoziazio latza hasi da, asteburu osoan luzatuko dena, erabaki baitugu bi egunotan bahealdi zorrotza egin, eta bakarrik interesgarriak diren aleak atxikitzea, erabili beharreko irizpideak zehazki adostu gabe. Susmoa dut nik baino pliniotarrago jokatuko duela berak («uste zuen Pliniok ez dagoela zerbait ona ez edukitzeko bezain liburu txarrik») garbiketan.

Berez, hunkigarria zait habiatik eroritako txitak balira adina maitasunekin nola biltzen dituen liburu abandonatuak, gaur egun liburutegiek ezta dohaintzan ere nahi ez dituztenak, paper ore bihur ditzaten ideiak higuinduta, liburugintzan aritzen den jende asko ez bezala.

Gaur bertan, Ignacio Echeverria kritikariari Bradburyren Fahrenheit 451 liburuko suhiltzaileen nolabaiteko defentsa leitu diot. Nik ez dut (zuzenean) libururik erretzeko proposatuko. Banan banan, bakoitzaren zerizanaren arabera, hiriko toki batean edo bestean bookcrossing delakoa eginez uzteko, argazkiekin dokumentatuta. Ia korrika egitea bezain onuragarria omen da pasieran ibiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.