Angel Erro.
JIRA

Aupa Osasuna

2018ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Iruñean edozer gauza, bi urtez jarraian egiten dena, ohitura bilakatzen da berez. Astebete joan da erkidegoko eskuinak, bigarrenez, ekainaren lehen larunbatean hiri buruzagiko karrika gutxi batzuk hartu eta gobernuaren kontrako manifestazio bat egin zutenetik.

Esan gabe doa beste bat deituko dutela heldu den urtean. Ion Orzaiz BERRIAko bere kronikan ondorio honetara iristen zen: «Kale itsu bihurtu zaie euskarafobia». Horrek ez du kentzen datozen egun, aste eta hilabeteetan setati tema berarekin jarraitzea, denbora agortzen baita eta iragarritako apokalipsiaren hurbila nafar sinesgogorrei ikusarazteko bideak ere bai.

Dagoeneko, sotoren batean, ideien zaparrada egiten ariko dira. Haren lehen ondorioak pixkanaka ikusiko ditugu loratzen, harik eta 2019ko ekainaren lehenean manifestazio bihurtuta ikusi arte.

Nire ustez, datorren urtean ez ikurrik, ez euskara, Osasuna (baina ez Osasunbidea, futbol taldea baizik) erabili nahi izanen dute, joan den astean nahi gabe aurreratu bezala. Aldaketaren gobernuak bigarren mailan eusten diola. Ez diola dirurik oparitzen. Desagertzea nahi duela. Athleticek irenstea. Hori baita nibela. Eta ez baitute jende gehiago mobilizatzeko beste heldulekurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.