Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Idiota morala

2017ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Tortura oso bitarteko eraginkorra da, aitortzak lortzen ditu: logika hori baliatu du Trumpek torturaren aukera zilegiztatzeko. Bide beretik, arerioaren hilketa aukera eraginkorra da nazioa etsaiengandik libratzeko. Ez dago logika hori gehiegi derrigortu beharrik baiesteko kontzentrazio esparruak bitarteko eraginkorrak direla, bitarteko efikazak gas-kamerak eta lehergailu atomikoak ere: ez, ez dago modu azkar efizienteagorik molestatzen duen jendea euli-saldoa bailitzan fumigatzeko, akabatzeko.

Norbert Nilbeny etikan adituak Idiota morala idatzi zuen gaizkiaren banalizazioari buruz. Bertan, aurkezpen gisa, Hannah Arendt-en aipu bat dator Adolf Eichmann kriminal naziaz: «Akusatuaren arinkeria nabarmenak inpresionatu ninduen [...] egintzak munstrosoak izan ziren, baina arduraduna guztiz korrientea zen, net arrunta, ez deabrukume bat ezta munstroseme bat ere». Trabes segurua da Trumpek ez dituela ez Arendt ez Bilbeny irakurri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.