Angel Erro.
JIRA

Erregezaleak

2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut poztu nintzela, poz sakon eta jostariaz bete nintzela, asteazkenean Iruñean herritarrek Felipe Espainiakoari eman zioten harrera hotza ikustean, baina pozaz baino areago bete nintzen harriduraz ere, behin guztia aitortzera jarrita. Egon badaude Nafarroan alderdiak Espainiako errege-erreginak ekitaldi gehiagora gonbidatzearen aldekoak, baita monarkak haietara, Vianako Printzea Sariaren emanaldira esaterako, ez datozenetik, delako emanaldian parte hartzen ez duten alderdi eta ordezkariak ere, horrek sarituei ekar diezaiekeen erdeinuari ez ikusia eginez. Batek pentsa lezake alderdi horien agintariek beren boto emaile eta zaleen agindu inplizitu bati jarraituz jarduten dutela horrela, monarkiarekiko mendekotzaz erakuskeria eginda. Baina ustekizun hori ez dator bat asteazkenekoa bezalako babesaren irudi hotzekin. Argi dago hor inork azaltzeko lana hartu nahi ez duen kontraesan bat egon badagoela, niri azalpen erraz-erraz bat bururatzen zaidan arren.

Oharra: Asteazkenean, Manuela Carmena Madrilgo alkatea ere Baluarte kongresu jauregira etorri zen, eta erregea baino argazki eskaera gehiago izan zituen. Diarioren batek iruindarren harrerari buruzko goiburua aldatu beharko zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.