Angel Erro.
JIRA

Palimpsestoa

2018ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Ezabatu dut idatzita nuen testua hutsetik hasteko, izenburua barne. Esan dezakegu autozentsura kasu bat bizi berri dudala. Oraindik xokean nago, borrero eta biktima aldi berean sentituta, errua niregandik zuek guztiongana nola transferitu asmatu ezinik. Inkontzientea mendekua hartzen ari da gai berri posibleei gogoaren atea itxita. Eta idatzi ahala bururatzen zait ezabatutakoak lerro artean isuri behar duela nolabait.

Teknikari batek, beharbada oraindik asmatu ez den teknologia bati esker, margolarien pentimento-ekin bezala, hemen lehenago idatzitakoaren lorratza hauteman lezake. Etorkizunean, dena den, argiago ikusiko dute gure orainean hain kontu handiz isiltzen ditugun gaien zabala, X-izpiren edo gorripeko erreflektografiaren premiarik gabe.

Garai bakoitzari, komunitate bakoitzari zer ez esan nagusi bat dagokio (bi gehienez, isiltasun askotarikoagoa eta ozenagoa izate aldera). Dena delako gaia saihesten dugu, batzuetan heltzen diogulako planta eginez ere, baina hondora joan gabe, azken unean trebetasunez iskintxo eginez, geure burua arriskutik kanpo jarrita. Ausarkeriari ez ikusiarena eginez abisatuko digute hurkoek zer hurbil egon garen.

Txaloak ez dira sari, isilarazteko taktika baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.