Angel Erro.
JIRA

L eguna

2018ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Sakelakoaren alarma itzali du. Garai batean esnagailua gau mahaitik lurrera eroriko zitzaion haren bila eskukadaka hastean, baina orain, minimalismoak jota, hutsik izaten du ohe ondoko mahaitxoa, garai bateko liburu metarik gabe. Orain loak hartu aurretik telesail bat ikusten du tabletan edo eguneko txioak errepasatzen ditu. Dutxara sartu aurretik ohartu da gaurko egunean (atzokoan irakurleentzat) Liburuaren Eguna dela eta biziki poztu da. Kariño handia dio gaurko egunari. Kultuen san Balendin, irakurri dio bati. Birtxiokatu du lanera abiatu aurretik.

Kaseta eta erakusmahaiak jarrita egonen diren kalean pasatzeko desbideratu da pixka bat arratsaldean. Egun zoragarria dago. Hainbeste non liburu erakargarri baten bat ikusi arren, azkenean ez du bat ere erosi. Paseoa luzatu nahi duelako, lagun batzuekin egon, kaña batzuk hartu eta beharbada kanpoan afaldu ere bai, pintxoka. Liburu dendan erosiko ditu, irakurle serioek bezala. Hirian berrogei urteko ibilbidearen ondoren itxiko duten liburu dendan, beharbada. Garai batean maiz joaten zen. Horra sartu zen azken aldian, uste du, ezer erosi gabe atera zen, baina deskargatu beharreko izenburu bat edo beste topatu zuen. Ea denbora ematen dion itxi aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.