Angel Erro.
JIRA

Irakaslari

2018ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Oraindik ez dute hautatu, eta dagoeneko desaktibatzen hasi dira Giuseppe Conte irakaslea Italiako presidentea izateko aukera. Italian oso kontserbatzaileak dira, besteak beste, trataera tituluak erabiltzeko tenorean, eta gure jaun edo andre soiletatik askoz harago doaz: Urlia doktorea, Sandia irakaslea, Berendia lizentziaduna, Halako ingeniaria... erabilita, baita ogibidearekin zerikusirik ez duten testuinguruetan ere. Titulu gehienok maila akademikotik hartuak dira. Horregatik Italiako lehendakarigaia aipatzen hasi orduko, aipagai ere bazen haren irakasle izaera. Batere harritzekoa ez jakin-mina piztu, eta curriculuma aztertzeari ekitea. Puztu omen du, eman omen ez dituen nazioarteko eskolak gehituta.

Honako hau ez da azkenaldian unibertsitate mundutik politikara (edo alderantziz) jauzi egindako jendearen ibilbide akademiko (ustez) ustela desestaltzen den kasu bakarra. Diruarekin ez, zuzenean behintzat, prestigioarekin (mundu errealeko inor gutxiri ardura zaion prestigioarekin) espekulatzen duen banda gisa ikusten dut egunetik egunera argiago goi-irakaslaritza, dena delako irakasgai edo ikergaia nork bere egogintzan (zein igokundean) hobekien datorkion moldera indarbehartu eta manipulatuta ez gutxitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.