Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Lehen harria

2017ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Labezomorroak beroagatik pareta zuloetatik ateratzen diren gisa atera da jende aldra kalera, baina gorrotoa darie haien despit, irain eta tuei, ez beroa. Emakume bat da gorrotoaren paga-burua. Haren inguruan, gendarme pare bat, jendearen konplize. Andreak haur bat darama besoetan: soldadu aleman batekin izan ote zuen-edo. Buruko larru-arras moztua du ilea. Oso tristeak dira emakumearen begiratua, argazkiko eguna.

Bigarren Mundu Gerra osteko Chartresen ateratako argazki bat da, eta oso ezaguna izanagatik ez du zirrara eragiteko indarrik galdu. Igandeko El Paísek zekarren. Espainiako gerra osteko emakume buru-soilduak ekartzen dit beti gogora, separatista, errepublikazale, puta-edo izateagatik umiliatuak. Argazkiko tristuran ikus daitezke indarkeriak alargundutakoak ere —haien senarrek egingo omen zuten zerbait-edo—, gure bazterketa beste deus eskaini ez diegun emakume babes-soilduak.

Nor ote hain harroa lehen harria botatzen hasteko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.