Angel Erro.
JIRA

Seat

2017ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Antza, deika eta deika ari dira, presio ikaragarria sakatzen, Seat ibilgailuen fabrikak ere Kataluniatik lekualda (edo gutxienez hala iragar) dezan. Felipe erregeak ere presioa egin du, zuzenean, beste telefono dei baten bidez. Beldurtuko ziren Martorelleko bulegoetan, eta are ikusiko zuten beren burua espetxean, jakinda herriari galdera egiteak zein harrera txarra eta bortitza duen azkenaldian Espainia aldean, eta estatuburuak zeinen gogor gaitzesten duen. Izan ere, beribilen enpresak gelditu egin (behar izan du) du bere galdeketaren emaitza, Kataluniako egoera dela kausa.

Egin behar duten auto modelo berri bati izena paratzeko ekimen funtsean ez gaitezen engaina propagandistikoa abiatu zuten. Aspaldiko ohitura bati jarraiki Espainiako hiri baten izena izaten da eta finalistak lau izan dira: Alboran, Aranda, Avila eta Tarraco (Tarragonaren latinezko izena). Atzerapenaren atzean egokiera komertzial hutsa ez ote dagoen pentsatzen hasi naiz. Batek daki azken emaitza (non zer nahiago izan duten), horrek ekar lezakeen argigarria edo sinpleki herriak bere iritzia askatasunean eman ahal izatearen eredu susmagarria ez ote den erruduna, horrexek ere ez ote duen monarka espainiarra urduri jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.