Angel Erro.
JIRA

Bakardadea

2018ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Erresuma Batuak Bakardadearen Ministerio bat sortuko du, mundu osoko iritzi-egileok (erdipurdikook behintzat) zertaz idatz izan dezagun, hil beltz honetan, hala deituraren ikusgarritasunak erakarrita nola geure izaera eta lanbide bakarti eta negartiak bultzatuta, eta gogoeta poetikoetan gal gaitezen (berez susmatu arren bakardadeak gutxi duela poetikotik, batez ere Erresuma Batuko gobernuak arindu nahi duenak, zahar jendearenak eta oro har gizarteak baztertutakoenak) edo izenarekin txisteak egin ditzagun (nahiz eta berez jakin kazetarien amua dela seguruenik; pixka bat arakatuz gero, erraza da topatzea, ministerio gabe, sail bat izanen dela, bulego bat, eta burua jokatu dezakegu izen ofiziala beste bat izanen dela, askoz prosaikoagoa).

Horrelakoetan, gero eta handiagoa den arazoa detektatu delako pozteko tentazioan eror daiteke iritzilaria azken lerroetan, baina bizkor ibiltzen bada berehala zuzenduko du tiroa (aski denbora badarama amaiera kritikoagoek harrera hobea dutela jakiteko) seinalatuz neurri hori edergarri hutsa dela, sail guztiei dagokien auzia baita (kulturatik hasi eta ekonomian buka), gizarte osoari ere badagokion arazoa, eta baita norberari ere, gure nagusiak alde batera uztearena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.