Angel Erro.
JIRA

Solomo lehorra

2018ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Adibideak paratzen eta eskertzen dituztenetakoa naiz (bestela maiz ez naiz esandakoaz enteratzen), jakin arren adibideak batzuetan kalterako direla, arreta desbidera baitezakete (eta ni oso desbiderakorra naiz berez). Horregatik, Miren Amurizaren atzokoan, «egundo eskurik zipriztindu barik (edo, eurek esango luketen eran, pertenentziarik ezak ematen dien objektibotasunetik) inoren lana epaitu besterik egiten ez duten horiek» hizpide, herri bazkarietan solomo lehorra dagoelako kexatzen direnak adibidetzat jarri dituenean neure burua aipatuta ikusi dut, aitarenean bazkaltzen dudan igandeetan, solomo gabe, labean egindako oilaskoa lehor egiten duela esan ohi diodalako. Arrebak kargu hartzen dit nik inoiz ez dudalako labean deus prestatu. Baina pentsatu nahi dut kritikoak izaten irakatsi diguten gurasoen irakaspena itzulgarria dela, batez ere kritika txarretara mugatzen ez banaiz, eta azkenean guztion onerako, baita arrebarenerako ere, badela.

Maiz irudipena dut gurean bereziki gaizki eramaten ditugula kritikak. Horren frogatzat da zenbatean horrelakoak daudenean eztabaida bide pribatura jotzen duten (kasu bat dut buruan) euskal pluralgunea seko utzita.

Barkatuko dit Mirenek hainbeste desbideratu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.