Angel Erro.
JIRA

Etxerako

2018ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Klik baten bitartez, dagoeneko sinatu dut Europako Parlamentuak nire herrikide baten, Maria Elosegi legelariaren, Giza Eskubideen Auzitegirako izendapena bertan behera utz dezan, honek liburu eta bestelako argitalpenetan defendatu dituen aburu homofobikoak direla kausa. Fede handirik gabe egin dut, eta etsipen puntu batekin ere bai, sinadura eskaeran esplizitatzen ez den gauza bat jakinda: egitasmoak arrakasta izanez gero, Elosegi legelari donostiarra bere lehengo lanpostura, irakaskuntzara, itzuliko dela. Askotan ematen du kanporako kaltegarria dena onargarria izan daitekeela etxerako. Edo etxea garbitu ezin izatearen jakitun garela, kezkagarriagoa den zerbait.

Bakea hartuko dugu, sinadura bilketetan eta, Giza Eskubideen Auzitegitik kenduko balute. Eta egia da arrakasta txiki bat izanen dela, lortzen bada, baita etxerako ere, lehenago esanak esan, gertuagoko epaileak ezin baititugu irudikatu Espainiako estatua lotsagorritzen, atzo bezala, noiz eta torturaren aurkako egunean, Martxelo Diaz kazetariak azpimarratu bezala, bere funtzionarioek torturatzeagatik. Diazek halaber adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak horrelakoak azter ditzala nahi ez duen estatua, hain zuzen, oraindik inor lotsagorritu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.