Angel Erro.
JIRA

4 eta 0

2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Esperimentu edo premonizio bat balitz bezala, etxearen bazter batean gorde ditut, aspaldian, nire urtebetetze eguneko festarako, lagunek ekarritako bi zenbaki puzgarriak: lauko urre-koloreko bat eta zero beltz distiratsu bat. Denboraren kontra duten lehia agonikoan emaitza erdiragarria bada ere, bere unean ez nintzen zenbakiez libratzera deliberatu, halako zori txarra ekarri ahalko balit bezala.

Arrebak barneko gasa ahoratu eta eragiten omen duen haur ahots zoliarekin jostatzeko aholkatu dit. Zahartzearen mamua uxatzeko bide paradoxikoa. Egingarria, baina ez dut egin. Horregatik oraindik ditut etxeko zoko batean urre koloreko lauko bat eta zero beltz bat husten hasita, zimurtuta, lurrera behar batek egunetik egunera indar handiagoaz lurrerantz erakarrita. Metafora gero eta merkeagoak.

Asteburuan, ni Iruñetik kanpo nabilela aprobetxatuta, nire etxera etorri dira I eta J adiskideak, gaurko manifestazioan espresuki parte hartzera. Puxikak botatzekotan egon naiz haiek iritsi aurretik, nire zabarkeriaz zer esanen. Azkenean ez dut egin. Gaurko justizia eskean nolabait neure ordez ere badaudela pentsatu nahi dudan modu berean, sinetsi nahi nuke neure kezka klimaterioetan ere lekukoa hartzera ere heldu direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.