Angel Erro.
JIRA

Lasterketa

2018ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Bertan behera utzi dute eta eskertzekoa da. Berez, creepy xamarra zen. Harrigarria, askoz lehenago inor ohartu ez izana edo trabarik ikusi ez izana. Horrelako garaietan bizitzera ohituegiak gaudelako seinale. Runner eta kirolzaleen kontuak, pentsatuko zuten gehienek. Beharbada onerako izanen da, baten batek ere bai. Gertatutakoa salatzeko balioko ahal du. Gertatutakoa Ezkabako kartzelatik ihes egindako presoen kasua zen. Haiek jarraitutako bidea korrikabide bihurtuko zuten.

Bertan behera utzi dute, Espainiako Armadak lasterketa babestu behar zuela jakitera eman eta gutxira. Jendea kexaka hasi da. Biktimen oroitza iraintzea dela. Sarkasmorainoko babesa. Umore beltza erabiliz batek galde egin zezakeen armadako soldaduek ere, fusila lepoan, lasterka egin behar ote zuten, parte hartzaileen atzetik, gertatutakoaren oroimena biziagoa izan zedin.

Asko dira galderak. Nori bururatuko zitzaion armadaren babesa bilatu edo onartzea. Armadak ere zer bilatzen du hura emanez? Horrelakoetan egon baino askoz-askoz lehenago ez luke orduan gertatutakoaren damu txikiena agertu beharko?

Lasterketaren asmoa iheslariak oroitzea bazen, gogoratu ditugu eta ohoratu lasterketa bertan behera utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.