Angel Erro.
JIRA

Soldata igo

2018ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Ez naiz inoiz paratuko langile batzuei lan baldintzak hobetu edo soldatak igotzearen kontra. Dena den, Espainiako bi polizia gorputz nazionalei soldata, gorabehera, 500 eta 700 eurotan igo behar izatearen atzeko arrazoia da hainbeste konbentzitzen ez nauena. Lehenik eta behin, autonomia erkidegoko poliziekiko konparaketa noiz eman den. Gobernu zentralak urte asko izan du horretaz ohartzeko, baina Katalunian polizia sartu duten arte (erreferenduma bortxaz geldiarazteko, Generalitateko segurtasun indarrekin nolabaiteko lehian), ez da haren aipamenik inon egin. Espainiar nazionalismoaren beroalditik etorri den soldata igoera da.

Gehiago kezkatzen nau honen guztiaren korolarioak. Pentsioak %0,25 igotzen ari diren honetan, zahar jendea kaleetan manifestatzen hasi den honetan, konparaketa beste zentzu batean suertatzen da orain laidogarria. Ez da irudimen handirik behar, ez bakarrik Katalunian, herritarren kexak isilarazi beharko dutenen soldata igotzeak helarazi nahi duen gogortasun irudia.

Kongresuaren aurrean eginiko protestetako argazki batean polizia bat isuna jartzen ari zaio andre erretiratu bati, seguruenik isuna jartzen ari zaionaren soldata igoera bera ere kobratuko ez duen bati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.