Angel Erro.
JIRA

Bederatzi urte

2018ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Zerbaitegatik ez dira La Manadaren epaia ateratzen presatu. Ez argudio juridikoak eztabaidatzen ari zirelako. Ez adostasun baten bila (absoluzioaren eta azkenean jarri duten zigor txikituaren artean) ari zirelako. Jendea oldartuko zitzaiela jakitun baizik. Hala gertatu da ordu gutxiren buruan. Sare sozialek eskaintzen duten antolakuntzarako azkartasun eta gertukotasunarekin. Kontrolatzen gaitza den sumindura sozial bat piztu da eta ez du inor ezustean harrapatu. Atzo ikusi genuen. Ikusi dugu gaur. Egunotan ikusiko dugu. Beste ibai adar batzuetatik datorren espainiar justiziarekiko mesfidantza handiagotzera datorren sumindura, transbertsalagoa egitera. Haserreak gainditu du feministen taldeen eremua. Modu berean, Altsasuko epaiketa gehiegizkoarekiko mesfidantza hartu dute, Euskal Herritik kanpo, jende askok, hedabide askok, garai batean pentsaezina litzatekeena.

Ez nituen bi gauzak nahastu nahi. Bi haserre oso ezberdinak dira, baina haserrearen eremua zabaltzen ari da, ugaritzen, askotarikoagoa bihurtzen. Agian hori pentsatzea da orain gelditzen zaidan itxaropen bakarra. Gertu, aldaketa soziologiko bat gertatzen ari dela, bestelako aldaketa batzuk ekarriko ahal dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.