Angel Erro.
JIRA

Supremazistegi

2018ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Arrakasta handia izan du, euskal jatorriko edo euskal itxurako kalifikatzaile batek, Rajoyk Rivera Ciudadanoseko presidenteari esanda: aprobetxategi. Elena Alvarez Mellado hizkuntzalariak egunkari batean azalpena eman du irainetan (edo propagandako leloak bezalakoetan) zergatik den horren premiazkoa berritasuna, zergatik entzulea edo solaskidea ezustean harrapatzea komenigarria den, eraginkortasunaren mesedetan, inpaktua handiagoa izan dadin.

Azalpen horixe eman diot azkenaldian gure solas politikoetan, iritzi artikuluetan, goiburuetan, txio suharretan zein azterketa neurtsuetan loratzen hasi den supremazista epitetoaren agerpenari. Noranahikoa da. Alderdi guztietako bozeramaileek jaurti dezakete. Berdin balio du Quim Torra zein Ana Beltranentzat. Berdin bota dezake eskuineko agintari batek zein ezkerreko batek, garai batean (nire ustez batzuek beste batzuek baino oinarri gehiagorekin) baztertzailea erabiliko luketen moduan. Baztertzaile edo arrazista. Jatorriz arrazismo oso zehatz bat (zuria, hegemonikoak subalternoaren gainean ezarritakoa nolabait esan) izendatzeko balio zuenak erabilera generikoa hartu du. Laster supremazistegi erabilita ikusiko dugu, bestea pixka bat astinduko badugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.