Angel Erro.
JIRA

Sinestunak

2018ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Gezurtien psikologia uler dezaket. Beharbada hiperzuzenen psikologia baino ulergarriagoa gerta daiteke. Gezurrak ez ohi du ihesbiderik, aurrera egin behar da beti, baita inguruko guztiek iruzurra ezagututa ere, baita inork sinesten ez dituenean ere. Gezurtiak ez gutxitan errukiaren putzuan lohituta amaitzen du. Gezur politikoa bestelakoa da (Nik adibide bat para dezaket hemen, azkenetarikoa, baina bakoitzak bila ditzake berriak, toki eta alderdi guztietakoak: Cospedalek, epaileek zernahi ere dioten, PP alderdiaren B kutxa badenik ezeztatu duenean). Edo bestelakotzat dut nik. Sinestunei igorritako eta haiei eskainitako materiala da.

Sinestun hauen psikologia da, ahalegin handienak eginda ere, uler ez dezakedana. Zerk eramaten dute hala jokatzera; begien bistakoa, argia baino argiagoa dena, ebidentzia ukatzera? Sinetsita nago, kasurik onenean beren buruari hala dela aitortzea debekatu badiote ere, badakitela gezurra sakatzen ari zaiela (haiei ere, herritarrak diren heinean), haiek ere aurrerako ihesaldi batera emanak. Bigarren graduko gezurtiak dira. Eta inguratuta gaude. Akaso guztiok gara bigarren edo, kasurik onenean, hirugarren graduko gezurtiak, gureak ez diren interesen mesedez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.