Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Atera, atera!

2017ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Atera, atera, trapuak saltzera... ari da irratia. Iparragirreren bertsoetako Ramon Batista alegiarrak zertarako erosten zituen trapu zaharrak ez bada herriko paper-fabrikari saltzeko? Trapu zaharra egosten zuten papera egiteko, sekulakoa zen kiratsa: halako paperetan idatzita daudehainbat mendetako maisu-lan eta poeta txiki-erdien papurrak. Trapu zaharren historiaren gainean. Marcin Halas poeta poloniarrak: «Agian poemak edo fakturak edo maitasun gutunak edo atxiloketa-aginduak idatziko dituzu ume hilberrien atorrekin, soldadu fusilatuen zirtzilekin, [...], puten azpiko jantziekin egindako paper horretan...».

Informatiboa hasi da irratian. Kongoko egoera ere hartu dute hizpide. Baita koltanaren bila jartzen dituzten ume ahalik txikienen egoera lazgarria ere, gure telefono eta ordenagailuek behar duten koltanari esker nahi adina poema, faktura, maitasun-poema idatz dezagun haietan...

Guk ere ez dugu inozentziaren gainean idaztean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.